"Curva de los melones" bezala ezagutzen den zonaldean egin diren hondalan ugarietan, duela 100 urte Donostia-Tolosa bidea egiten zuen tranbiako tunel bat aurkitu dute. 50 metroko luzera duen tunel hau, garai batean 26 kilometro zituen linea honen parte da. Antzinako trenbidea, Madril-Irun errepidearekiko paraleloki zihoan, kilometro batean izan ezik, Teresategi mendiaren parean izan ezik. Mendi honen malda saihesteko egin zuten orain agertu den tunel hori.
Pedro Perez Amuchasteguik utzitako argazkietan ikus daitekeen bezala, harlakaitzez gainjantzia zegoen eta dobelan adreilu trinkoz errematatu zuten tunela.
100 urteko historia
Trenbidea bi etapatan hasi zen funtzionatzen. Lehenengoa, 1911ko abuztuaren 16an Donostia eta Andoain lotuz, eta bigarren fasea, 1912ko abuztuaren 27an Andoain eta Tolosa artekoa. Ibilbidea 550 volteko bide metriko elektrikoa zuen eta 13 geltoki. Lasarte-Oriako geltokiak Trenbide Vacongados eta Plazaolakoarekin tren-aldaketa ahalbidetzen zuen. Beraz, geltoki garrantzitsua izan zen gurea.
1948ko uztailaren 2a arte ikusi ahal izan genuen tranbia martxan, auto-motorra eta bagoiak trolebus elektrikoengatik ordezkatu ziren arte. Batzuk horren oroitzapena izango duzue.
Baztertu ziren unitate horien motorrak Zaragozako tranbiako kotxeetan jarri ziren, non denbora batez funtzionatzen jarraitu zuten.
Azpeitiko Trenbide Euskaldunaren museoak oraindik, 108 zenbakiko kotxe motorra mantentzen du, baita 107 zenbakiko erremolkea, Tolosako tranbiako originalak eta Carde eta Escoriazak 1944an eraikitakoak.
Egun Donostialdeako metroaren proiektuen bitartez trenbidea garraiobide kolektibo bezala errekuperatzen saiatzen ari dira. Gure aitzindariak duela mende bat garraiobide bezala erabili zuten, baina gu baino egoera prekarioagoan.