Etorkizuneko Donostialdeko metroaren Lasarte-Errekalde tarteko lehen harria jarri da

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 12a

Jesus Maria Zaballos, Lasarte-Oriako alkateak, eta Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraiobideen kontseilariak etorkizuneko Donostialdeako metroaren lehen harria ipini zuten Lasarte-Errekalde tarteunean.
Lasarte-Oriako antzinako pausalekuan izan zen ekitaldia, eta bertan, herriko alkateak mugikortasun egitasmoan Lasarte-Oriaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen.

9 milioi eta erdi

Lasarte-Oria eta Errekalde arteko 1.700 metro luzerako erdibiketaren zati handiena egungo trenbidearen paralelo doa. Lanetarako 9 milioi eta erdiko aurrekontua dago eta burutze epea 18 hilabetetan finkatu da.
Ibilbide berri honi esker bidaien frekuentzia bikoiztu, eta 7 minutuko tren bat irtengo da.

Mugikortasuna zabalduz

Zaballosek azpimarratu nahi izan zuen mugikortasun politiken sustapena, modu eragile eta eraginkorrean suspertu beharra dagoela aipatu zuen; bai Eusko Jaurlaritzatik, bai Gipuzkoako Foru Aldunditik eta baita udaletxeen bitartez.

Ospitaleetara linea

Guzti honen harian, herriko alkateak Foru Aldundiari Lasarte-Oria-Ospitaleak autobus-linea birplanteatzeko agintzen dio. "Nahiz funtzionamenduan egon, ez du gure hiritarren beharrak asetzen" kritikatu zuen Zaballosek. Tajamarreko errotondako geltokian du autobus linea honek herriko parada bakarra, Usurbil eta Zubietako parada ezberdinen aurrean. Zaballosek lasarteoriatarrentzat berdina eskatu zuen.

Apustu globala

Jesus Maria Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, herri eta eskualdeen mugikortasunean apustu globalago baten alde agertu zen, Gipuzkoako lurralde guztiari iristeko desioak plazaratuz.
Zaballosek gogoratu nahi izan zuen gure herriko bidegorrien sarea Gipuzkoan aurkitzen den luzeenetarikoa dela, 3,8 kilometro osatuz.
"Udaletxeetatik egiten dugun lana ez du ezertarako balio lehendabizi Diputazioak ez baditu Gipuzkoako bidegorrien oinarrizko sareen konexioak burutzen" azaldu eta erreklamatu zuen herriko alkateak.
Hiribusa
Era berean, Lasarte-Oriako lehen hiribusa linearen berehalako ezarpena egingo dela gogorarazi nahi izan zuen Zaballosek.