Jokatu garbi Zaballos jauna

Txintxarri 2010eko uztailaren 12a

Zaballos jauna, garbi dago erdaraz esaten den bezala " hombre de partido" zarela. Ez zara zure "jefeen" presioari eusteko gauza izan, ez dakigu berria zarelako, esperientzia ezagatik edo benetan zarelako "hombre de partido".
Guk, Ricardok alderdi sozialistarekin lotu zituen akordioen berririk ez dugu. Zuen artean ze gora-behera egon diren ( konfiantza eza,leialtasuna..) edo dauden ere ez dakigu, baina garbi dagoena da hau ez dela zuk bakarrik hartu duzun erabakia, Zaballos jauna.
Zabaldu den informazioaren arabera orain gutxiengoan zaudetenez zenbait gai ondo lotuta nahi dituzue (hotela,Teresategi arauen aldaketa, aurrekontuak).
Kontxo, orain konturatu zarete (Urchueguiari ohea egin eta gero) erdaraz esaten den bezala (hacer la cama a Ana Urchueguia) zenbait plenotan gutxiengoan egoteko arrisku bizian zaudetela eta horrek oso urduri jartzen zaitu Zaballos jauna.
Baina ez gaitezen engaina, ez gara inozenteak. Erabaki honen atzetik, ondo aztertu eta pentsatutako plan-estrategia dago: San Marco mankomunitatea apurtzea. Eta plan-estrategi honen atzean ez zaudete zuek bakarrik (alderdi socialista) Zaballos jauna, zuekin batera EAJ eta HAMAIKABATEKO morroiak daude . Orain dela hilabete batzuk Estitxu Alkortak (EAJ-PNV) pleno batean galdetu zuen Ricardo San Markoseko mankomunitatean mantentzeak ze zentzu zuen. Ordurako hasiak zineten bazterrak nahastu-kakaztu nahian, Estitxu. Hiru alderdi eta hirurak bata bestearen morroi. Oso deseroso eta urduri zaudete jaun -andreok eta hegan dijoan txoriari hegalak moztu nahi dizkiozue kosta ala kosta ( hondakinak kudeatzeko beste eredu eta aukera bat badago, demostratua, hor dituzue datuak), baina lasai, txoriak altu eta luze egingo du hegan eta.
Zuen alderdien botere goseak,eta negozio zikiñak, horrelako maniobra ilunetara zaramatzate.Interes ekonomikoak tarteko ederki konpontzen zarete zuen artean (EAJ-PSE) HAMAIKA BAT konparsero duzuela. Ala erraustegiaren atzetik ez dago interes ekonomikorik? 400 milloi gastatzea eta horrek sortuko duen goxoki gozoari (kudeaketa) koska egitea, ez da nolanahiko mauka. Goxoki horren truke milaka pertsonen osasuna arriskuan jartzeko kapazak zarete. Zein eskubiderekin?, Noren baimenarekin? Zaballos, Alkorta, Iradi eta Izeta jaun-andreok. Non eskaintzen dituzte bere zerbitzuak FCC Eta ZERBITZU bezalako enpresak, Alderdi Sozialista eta EAJ agintean dauden herrietan. Eta kontxo bi enpresa hauek erraustegiaren kudeaketaren tarteko. Baina lasai denborak garbi adieraziko du nor ari den fin eta transparentziaz lanean .
Eta bukatzeko Zaballos jauna: hasiera batetan zure etorrerak aire freskoa zerion eta dario? udaletxe honi, (asmo eta ideia berriekin etorri zara) baina zure azkeneneko zenbait erabakirekin, Urchueguiaren garai ilunak oraindik ere ez direla pasa iruditzen zaigu. Gure ustetan horrela jarraitzen baduzu, bere markak txiki utziko dituzu. Bi aurpegi dituen alkaterik ez dugu nahi, utzi hitz polit, faltsukeria eta zurikeriak alde batetara, eta jokatu garbi herritarrekiko, Lasarte-Oriak merezi du eta.

Joxe Goikoetxea, Itziar Iartza eta Txanpi Baztarrika

Ezker Abertzaleko zinegotziak