Hasi da zaldi denboraldia hipodromoan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 12a

Atzotik hasita irailaren 13a arte, luzatuko da zaldi denboraldia hipodromoan. Hamabi zita izango dira orotara. Eta hitzordu bakoitzean sei zaldi lasterketa. Proba guzti hauen irabazleen artean 987.150 euro banatuko dira.
Abuztuaren 15ean urtero bezala lasterketa nagusia jokatuko da, 42. Urrezko Kopa, ez ohiko ordutegiarekin, 16:45ean hasita. Estatuko proba garrantzitsuena eta internazionalena, Defi du Galop lehiaketaren barnean kokatzen da. Irabazleak 40.000 euro jasoko ditu eta 20.000 euroko balioa duen kopa ere bai.
Bestalde, abuztuaren 26an ate irekien eguna izango da, sarrera doan. Egun horretan, argazki rally-a ere egingo da.

Klausura

Irailaren 3an Dehesa del Milagro saria jokatuko da, lehenengo aldiz Donostian. Bi urteko pottokek parte hartuko dute eta irabazleak 50.000 euroko saria jasoko du.

Ordutegiak

Atzokoa izan genuen lehendabiziko jardunaldia, eta hemendik aurrera igandero, arratsaldeko 17:30 hipodromoan zaldi lasterketaz disfrutatzeko aukera egongo da.
Abuztuan, igandeez gain, ostegunetan ere egongo dira karrerak. Ordutegia, 17:15etan.

Sarreren prezioa

Uztailean eta irailean 7 euro ordainduko dira hipodromoan sartzeko. Abuztuan, aldiz, 10 eurokoa da sarrera. 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute eta erretiratuek, 14-18 urte bitartekoek bezala sarreraren erdia, %50, ordaindu beharko dute.