14 PubliPan, ogiaren paperezko poltsa aurkeztu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 14a

Egun, publizitatea eta informazioa zabaltzeko bide asko daude, internet, mobilak... eta egunero euskarri berriak bilatzen dituzte.
Lehengo azteazkenean, horietako euskarri bat aurkeztu zen Manuel Lekuona kultur etxean, PubliPan ogiaren poltsa.
Jose Manuel Mendez Buruntzaldeko ordezkariak eta Miguel Ulecia PubliPaneko arduradunak azaldu zutenez, “ogia ia mundu guztiak kontsumitzen duen produktua da eta informazioa zabaltzeko modu berria aurkitu genuen ogiaren poltsaren bidez.”
Jendearengana iristeko modu ezberdin, eraginkor eta ekologikoa dela ere azpimarratu zuten, “euskarri sinplea da, %100 zelulosa, biodegradagarria da eta ez du kutsatzen, 50 edo 100 egunen artean ongarri bihurtu daitekeena.”