Urtero legez, larunbatean, uztailaren 10ean, Basaundi auzotik atera eta lagun talde bat igo zen Buruntza mendira. Helburua, ikurrina gurutzean jartzea.
“Lagun arteko gauza da, normalean maiatzan edo ekainan egiten dugun ekintza da, baina aurten uztailean egin dugu,”adierazi digu antolatzaileetako batek.
Ikurrina jarri ostean, auzora jaitsi eta indarrak berreskuratzeko, hamaiketakoa egin zuten Buruntz-Azpi elkartean.