Bere herriko armarria, Salamankako Alcaraz herrikoa eta Donostiako Frantziako paselekuko iturriko eta Mallorcako hotel bateko iturrien irudiak dituen murala dira Celestino Riverak harrian egindako azken lanak. Celestinok berak azaldu digunez, bi hilabetetan eta kare harrian egindakoa lanak dira.
Honetaz gain, bere herriko jaietan margolari batzuekin batera erakusketa jarriko duela eta bere hurrengo proiektua zurean egingo duen Picassoren Gernika izango dela ere aipatu digu.