Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 25ean, Geltoki kaleko Balerdi harategi eta urdaitegian Martin Berasategi sukaldaria egon zen eta honekin batera, grabazio talde bat. Izan ere, Campofrio marka ezagunak zinematan eta interneteko orrialdean botako duen iragarkiko eszenatokia izango da Balerdi harategia. “Estatuan bila zebiltzan eta duela hiru egun jakin arazi ziguten gure harategian egingo zela iragarkia. Dirudienez landa-dekorazio duelako gustuko dute,” azaldu digute Balerdikoek.