PubliPan, ogiaren paperezko poltsa aurkeztu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 17a

Egun, publizitatea eta informazioa zabaltzeko bide asko daude, internet, mobilak... eta egunero euskarri berriak bilatzen dituzte.
Lehengo azteazkenean, horietako euskarri bat aurkeztu zen Manuel Lekuona kultur etxean, PubliPan ogiaren poltsa.
Jose Manuel Mendez Buruntzaldeko ordezkariak eta Miguel Ulecia PubliPaneko arduradunak azaldu zutenez, “ogia ia mundu guztiak kontsumitzen duen produktua da eta informazioa zabaltzeko modu berria aurkitu genuen ogiaren poltsaren bidez.”
Jendearengana iristeko modu ezberdin, eraginkor eta ekologikoa dela ere azpimarratu zuten, “euskarri sinplea da, %100 zelulosa, biodegradagarria da eta ez du kutsatzen, 50 edo 100 egunen artean ongarri bihurtu daitekeena.”

Irailean okindegietan

Buruntzaldeko eta Zubieta auzoko okindegietara irailaren 1ean iritsiko da ekimen hau.
“Okindegiei doan emango zaizkie poltsak hilabetean bitan, hasieran eta erdialdean. Era honetara, informazioa gal tzea ekiditen dugu,” azaldu zuten.
Hilabetero, hirurogeita hamar mila poltsa izango dira eremuan banatuko direnak eta, era honetara, plastikozko poltsen erabilera murriztea bilatzen da, “gutxi gorabehera milioi eta erdi poltsa.”

Eremuko merkataritza

Ogiaren poltsan, arestian aipatu bezala, publizitatea eta elkarte edo instituzioen informazioa egongo da.
“Hainbat Udalekin hitz egin dugu eta ideia ona iruditu zaie, Jaietako egitaraua edo kulturako egitaraua bertan itsatsi daitekeelako,” azaldu dute.
PubliPan estatu eta nazioarteko mailako enpresa da eta izen handiko enpresek, Nestle edo Coca-Cola, esate baterako, euskarri hau erabili dute. Baina “ hemen eremuko merkatariekin eta herri erdialdeko dendekin lan egingo dugu,” adierazi zuten arduradunek.
Interesa duenak internetez, buruntzaldea@publipan.net helbidean edo telefonoz, 943 33 33 38 eta 667 435 645 zenbakietara deituaz jarri daiteke harremanetan.