17 Lasarte-Oriak Erdi Aroko garaietara egin zuen itzulera

itxaso-moreno 2010eko uztailaren 17a

Santa Anako artisau azoka Erdi Aroko azokan bilakatu da aurtengoan. Asteburu nahasia izan dugu gainera, larunbata goizean euri zaparrada ederrak bota zituen, baina hala ere jende ugari bildu zen azokara. Igandean, berriz eguzkia nagusi izan zen.

Dorre Parkea eta Brigitarren plaza Erdi Aroko azoka baten itxura hartu zuen asteburu osoan zehar. Arabiar azoka, tabernak, postuak, haurrentzako txokoa eta artisauen lana zuzenean ikusteko aukera izan zen. Honetaz gain, kale ikuskizunak eta musika giroa alaitzeko. Ekitaldi nagusiena edo aipagarriena, larunbata gauean irudikatutako akelarrearen ikuskizuna. Jende ugari bildu zen bertan.