17 Maialen Chourraut Espainiako txapeldun

Txintxarri 2010eko uztailaren 17a

Frantziako Orthez herriko kanalean lehiatu zen lehengo asteburuan, uztailak 17 eta 18an, Espainiako Slalom txapelketa.
Maialen Chourraut lasarteoriatarrak K1 mailan parte hartu zuen eta estatuko onena dela berretsi zuen.

Gauza berriak

Orthez-eko kanalak ezusteko bat zekarren, Maialenek inoiz egin ez zuen erremonte bat.
Bere blogean azaltzen duen bezala, “slalomaren onena da, maniobra guztiak egin dituzula usten baduzu ere, beti dagoela zerbait inoiz ez duzuna egin.”

Espainiako txapeldun

Larunbateko sailkapenetan ongi ibili zen palista lasarteoriatarra eta 1:47-ko denbora egin zuen, lehenengo izanik. Final erdian, ordea, ez zen eroso ibili eta 1:55 egin zuen.
Finalean segundu bat azkarrago izan zen, 1:54 eta marka horrekin Irati Goikoetxea eta Marta Martinez garaitu zituen.
Baina ez zen hau herrira ekarri duen domina bakarra izan. Taldekako proban ere parte hartu zuen Maialenek eta bigarren postua eskuratu zuen.
Maialenen hurrengo erronkak, mundiala eta europako txapelketa dira eta horregatik, La Seu d’Urgellen dago entrenatzen.