Oria auzoko bizilagunek haien zaindari den Karmengo Amaren eguna ospatu zuten ostiralean.
Solano trikitilari eskolako gazteek goizetik kaleak girotu zituzten eta haien doinu alaiez, auzotarrak Karmengo kaperan eguerdian egingo zen mezetara joatera gonbidatzen zituzten.
Juan Luis Muruak zuzendu zuen Oriatarren zaindarienmeza, Xabier Andonegi eta Ramon Uribetxeberriaren laguntzaz.
Urtero legez, aurten hildako auzotarrak izan ziren gogoan.
Pilar Catalina sopranoak, Amaia Dorronsoro organoan lagun zuela, mezetako hainbat tarte musikaz girotu zituen.
Elizkizuna amaitzerakoan, trikitilariek auzotarren irteera girotu zuten. Eta ostean, kaleak girotzen jarraitu zuen.