Martxoan hasi zuten denboraldia Ostadar Kirol Elkarteko txirrindulariek eta hilabete hauetan, igandero egin dute irteera Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat txokotara. Mila kilometro baina gehiago egin dituzte irteera horietan.
Horretaz gain, taldeko kide batzuk Zikloturisten Challangeko proba batzuetan ere parte hartu dute, esate baterako, Gipuzkoako buelta Ziklotur DV proban.
Ekaina bukaeran, Ostadarreko zikloturistek ekipamendu berria estreinatu zuten, ondoan dagoen argazkian ikusi daitekeen bezala.
Eta hilabete honetan, irteera bakarra geratzen zaie Mandubiako gainera. Abuztuan, aldiz, merezitako atsedena hartuko dute irailean berriro indarrez hasteko.