Larunbatean goizeko 11:00etan Lasarte-Oriak Erdi Aroaren garaiko itxura hartu zuen. Asteburu berezia, garaiko traje elegantez jantzitako bufoiak eta dibertsioa non-nahi aurkitu genuen.
Bi egunetan, aspertzeko astirik ez dute eduki lasarteoriatarrek. Guztia, EAB Imagen y Comunicación enpresak herrira ekarri digun azokari esker.
Asteburu osoan zehar, ikuskizun ugari eta bereziak izan ditugu herriko kaleetan. Larunbata eguerdian Errege familia berezi batek irekierako pregoia irakurri zuen. Euriak ez zuen ikuskizun polit hori narrasterik lortu. Errege familia hau larunbateko kale ikuskizunen protagonista izan genuen. Gainera, erregearen oinordekoaren bila aritu ziren publikoaren artean.
Igandean berriz, izaki mitologikoak eta elizako hainbat pertsonai xelebre ibili ziren azokan. Kolorea, musika eta algara nagusi izan ziren.
Aniztasuna nagusi
Orotara, 60 postu jarri ziren Erdi Aroko azokan. Denetarik aurkitu ahal izan genuen bertan; janaria, xaboiak, bitxiak, eskuz egindako produktuak... Horien artean herriko artisauak ere aurkitu genituen. Bitxigintzan Coro Ortega eta Arantxa Martin. Larrugintzako postu batean Cerbando Iglesias herritarra. Eta azkenik, Grupo Bolillos Lasarte-Oriak euren lanak nola egiten dituzten erakutsi ziguten.
Hainbat artisauek ere euren lana nola burutzen zuten erakutsi zuten.
Dibertsioa non-nahi
Asteburu aktiboa izan da etxeko txikienentzako. Haientzako txoko berezia izan dute. Erdi Aroko jokoak hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute.
Dametan, xakean, minigolfean, bola jokoan aritzeko aukera izan dute. Zaku lasterketan, arku-tiroan edo zaldi gaineko zintan aritzeko aukera ere izan zuten. Baita azoka asto baten gainean bistaratzekoa ere.
Erdi Aroko garaietako mago batek egin zuen gure herrira salto eta prestatutako ikuskizunarekin txundituta utzi zituen herriko gaztetxoenak.