Astelehen goizean, Andatza plazako bizilagunek darrunba hotsa entzun eta bi haur talde eite arraroak egiten ikusi zituzten.
Udako Txokoetako gaztetxoak ziren horiek, LH3 eta LH6 bitarteko gaztetxoak, hain zuzen ere, eta egun horretako ekintza, Dantza festa, zen.
Hiru taldeetan banatuta, capoeira, break-dance eta batukada zer diren ezagutu zuten. Capoeira eta break-dance-aren kasuan, pausu batzuk ikasi eta horiek probatu zituzten. Hankaz gora jarri zen gaztetxo bat baina gehiago break-dance egiten. Batukadan, berriz, instrumentu desberdinak ederki astindu zituzten irakasleek azaldutako hainbat erritmo sortuaz.
Giro ederrean, dantza eta erritmoa izan ziren nagusi Andatza plazan.