Merkatua lekuz aldatu da

Txintxarri Aldizkaria

Asteazkenean, merkatura hurbildu ziren herritarrak harrituak geratu ziren. Ibai ondoko postuak ez zeuden. Udaletxe eta parke berriko lanak direla eta, merkatuko hainbat postu lekuz aldatu behar izan dituzte. Aukeratutako lekua, Brigitarren plaza eta Elizatze plaza. Udalak jakin arazi digunez, Elizatze plazako kokalekua behin behinekoa da lanak bukatu artean; ez ordea, Brigitarren plazakoa.