Bernaitz Odriozola eta Shanti Martin 35-29 irabazi zioten Ibon Azkonobieta eta Eneko Iradi bikoteari.
Partida berdindua izan zen, nahiz eta emaitzak hori ez erakutsi. Gogorra izan zen atzelarientzat. Tanto polit eta luzeak ikusteko aukera egon zen.
Pilota azkarra atera zuen bikote garaileak eta Ibon Azkonobieta eta Eneko Iradiren akatsek Odriozola eta Martinek finerako lehenengo txartela eskuratzea ekarri zuen.
Gaur bigarren bikotea
Gaur arratsaldeko 19:00etara, atzeratu da bigarren final erdia. Honetan, Begiristain anaiek iazko txapeldunak, Imanol Bardaji eta Iñigo Arluziaga izango dituzte aurrean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur euria eginez gero, Oriako pilotalekuan jokatuko litzateke partida.
Finala
Honela, bikoteak erabakiak daudela, astelehen arratsaldean, Santa Ana egunean, lehenik 3. postua eskuratzeko lehia ikusi ahalko da Michelin fabrika ondoko pilotalekuan, 19:00ak aldera, final handia.