Goizean, 11:00etan Brigitarren komentuko kaperan urtero bezala, Xabier Andonegik Santa Ana eguneko meza ospatu zuen. Jende ugari bildu zen bertan, eta Erketzeko kideek dantzatu zuten.
Meza amaituta, komentuko kanpoaldean, Ttakunek antolatutako lunch eder bat zuten zain. Azeitunak, patatak, pastak... eta ondo irensteko ardo goxua, beltza... denetarik aukeran.
Santa Ana karkaba
Tripak ondo beteak, udaletxe ondoan dagoen Santa Ana Karkabara abiatu ziren bildutakoak. Urteroko ohiturari jarraiki dantzatzeko ordua zen. 12:00etan puntu-puntuan, elizako kanpai-hotsekin batera hasi ziren agurra dantzatzen Erketzeko dantzariak.
Bildutako herritarrek txalo zaparrada ederra eskaini zieten dantzariei, eginiko saioa eskertuz.
Aurten, parodia musikala
Goizeko 11:00etan hasi eta gauerdiarte iraun zuten Santa Ana Eguneko ospakizunak. Txintxarriko zenbaki honetako erdiko orrietara joz gero, parodiaren nondik-norakoak jakiteko aukera izango duzue. Aurten gainera berrikuntzez beteta etorri da urteko gaien errepasoa. Aktore eta partehartzaile berriak biltzeaz gain, antolatzaileek parodia musikala aurkeztu zuten Isla plazan. Dena den, abokatuak ahalegin handiak egin arren, akusatuak sutara bidali zituen Basajaunak.