26 Bardaji-Arluziaga bikotea Santa Anako irabazle berriro ere

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 26a

Aurten ere, Iñigo Arluziaga eta Imanol Bardaji ditugu Santa Ana pala txapelketako irabazleak.
Bigarren urtea da bikote honek txapela jazten duena, baina aurten lan egin behar izan dute garaipena lortzeko.
Bernaitz Odriozola eta Shanti Martinen aurka jokatu zuten finala. Partida berdindua izan zen eta tanto luzeak ikusi ziren.
Odriozola eta Shantik aurre hartu zuten behin baino gehiagotan, baina bikote irabazleak berdintzea lortzen zuen.
Partidako azkeneko zatian ordea, Odriozola eta Martin 21-22 aurretik zihoazela, Arluziagak bikotearen pisua hartu eta buelta eman zion partidari hamar bat puntuko errenta lortuaz. Azkenean, 35-25 izan zen fineko markagailua.