Aurtengoa parodia musikala izan da

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 27a

Goizean meza izan zen Brigitarren komentuan, Santa Ana eguna ospatzeko. Meza ondoren lunch bat izan zuten bertaratutakoek Ttakunek antolatuta eta gero Santa Ana karkaban agurra dantzatu zuten Erketz taldeko kideek. Iluntzean berriz, Saustatxo elkartean ederki afaldu ondoren, desfileari ekin zioten. Erdiguneko hainbat kaleetan zehar ibili ondoren, Isla plazara iritsi ziren antzezle eta dantzari guztiak.

Omenaldia

Aurtengo omendua Exiquio Perez izan da, hainbat eta hainbat urtetan herriko ekitaldiak bere kameraz grabatzen ibili dena. Bestalde, aipamen berezi bat ere egin zen, 10 urte daramaten emakume kuadrillari. Hauei ere oroigarria banatu zieten arduradunek.