Herritar ugari bildu zen Santa Brigitaren ohorezko mezan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 28a

Santa Brigitaren egunarekin bat etorriz, ostirala goizean Brigitarren komentuan meza ospatu zen.
Herritar ugari bildu zen komentuko kaperan, Munilla, Gipuzkoako gotzainak zuzendutako meza entzutera. Laguntzaile lanetan, herriko apaizak eta Usurbilekoa egon ziren.

Ama Brigitarren sotana

Munillak Santa Brigitararen irudia zuen sotana zeraman, Brigitar mojak zizelatutako, hain zuzen ere.