Udako txokoetako jaialdiak kolore eta musikaz beteta

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 28a

Udako Txokoetako haur eta gaztetxoek hiru aste paregabe igaro dituzte. Ekitaldi eta joku ugari egin dituzte eta gauza pila ikasi. Horren adierazle, lehengo ostiralean eta astelehenean egin zituzten jaialdiak dira. Ostiralean, munduan zehar ibili ziren ertainak: hainbat herrietako dantzak, esaterako Hawai edo Txinakoak, ikusi ahal izan ziren kultur etxean. Astelehenean, berriz, animali desberdinek bete zuten Isla plaza. Etxeko txikiek ikasitako dantzak erakutsi zizkieten gurasoei.