Zentroko arduradunek azaldu digutenez, abuztuan ateak itxiko dituzte atsedena hartzeko eta irailaren 1an, oporretatik bueltan, 2010-2011 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea irekiko da.
Ikastaro ugari
Hainbat ikastaro eta ekintza eskaintzen ditu Zentro Zibikoak Lasarte-Oriako emakumeentzat.
Batuka, esku lanak, frantsesa, mantentze gimnasia edo tai-chi egiteko aukera dago eta ikasturteko lehenengo hiru hilabetean inauterietako konpartsa prestatzea.
Interesatuak daudenak irailaren 10era arte dute ikastaroetako informazioa eskatu eta inskripzioa egiteko.
Izena emateko astean joan beharko da Zentro Zibikora, goizez, 9:30etatik 13:30etara eta arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara.