Hurrengo ikasturtea, irailaren 6an hasiko da igeriketa taldearentzat eta eskolari eman nahi diote garrantzia. “Hau dugu elkarteko oinarria. Bertan, igeri egiten irakasten eta kirol munduan murgiltzen ditugu haurrak,” azaltzen du Borjak.
Eta helburua bakarra da, “umeak igeri egitea gustukoa izatea” gaineratzen digu Rubenek. Izan ere, igeriketa osasuntsua da, diziplina ematen du “eta hazkuntzarentzako ona den kirola dugu” aipatzen du Borjak. Honetaz gain, “elkarkidetza eta errespetua sustatzen du”.
Igeriketa eskola
Buruntzaldea Igeriketa kirol taldeko arduradunek argi utzi nahi dute euren proiektuaren bitartez “oinarrizko gauzak erakusten zaizkiela umeei; flotazioa, propultsioa eta uretan nola sartu: salto mota ezberdinak” adierazi digu Rubenek.
Estilo ezberdinak irakasten dizkiete baina ez entrenamendu gogorren bitartez, “teknika erakusten diegu igerian ikasten duten bitartean” dio Borjak.
Igerian ikasi nahi?
Infantiletan, Andoain eta Lasarte-Oriako igeriketa elkarteak bat egin zuten Buruntzaldeko Igeriketa kirol taldea eratuz. Baina federatuen lehen mailara iristean Hernanikoek ere Buruntzaldeko taldearekin lehiatzen dute.
Pasa den urtean 60-70 ikasle izan zituzten guztira, “txikienen taldean gehiago egoten dira normalean, gero ikasketak direla medio jendeak utzi egiten du” azaldu digu Rubenek.
Lasarte-Orian, zein Andoainen taldea eratzea dute amets eta bakoitzak bere herrian entrenatzea.
Igerian ikasi edo kirol honetan trebatu nahi dutenek, irailean igerilekutik pasa eta Borjataz galdetu beharko dute. Edo bestela, 696506673 telefono zenbakira deitu eta Rubenengatik galdetu.