Urgentziazko neurria
Jose Morcillo, garraiobide azpiegituren komisioko bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusian “urgentziaz zarataren kontrako pantailak ezartzea” eskatu du.
Izan ere, bigarren gerrikoaren eraikuntzaz geroztik, aipatutako kaleetan kutsadura akustikoa handitu eta nabaritu egin baita.
Hau da, “aurrenetik jarriak zeuden pantaila akustikoak eta geratu diren hutsuneen artean, efektu errebote baten ondorioz etengabeko burrunbada utzi du gau eta egunez” gaineratu du.
Bizilagunen kexak
Aipatutako gune hauetan bizi diren bizilagunen kexak entzun ondoren, Gipuzkoako PSE-EEk, gaia Batzar Nagusiko mahaira eramatea erabaki du.
“Autobiatik oso gertu daude eta hori euren bizi kalitatean eragiten dituen ondorioak argiak dira, bai fisiologikoki eta baita psikologikoki. Efektu kaltegarri argiak eragiten du” adierazi du Morcillok.
Udaletxearen babesa
1996. urtetik dabil Lasarte-Oriako Udala, bizilagunen eta ondorioak jasaten dituzten beste talde batzuekin egoeraren salaketan.
Egun dauden eragozpenak “kutsadura akustikoaren ondorioz larriak dira” azaltzen du Morcillok. Lasarte-Oriako udalak Gipuzkoako Foru Aldundian ospatutako bileretara lagundu ditu bizilagunak, hau baita konpetentzia eta arazoa konpondu dezakeen legezko administrazio bakarra.
“Orain arte hartu diren erabakiak berantiarrak eta partzialak izan badira ere, bigarren gerrikoa zabaldu denetik egoerak txarrera egin du” gaineratu du Morcillok.
Erresoluzioa
Gipuzkoako Batzar Nagusia Foru Aldundiari ahalik eta azkarren zarataren kontrako pantailak ezartzeko erabakia hartzea agintzen dio “gainerako autobia zatietan egin duten bezala Lasarte-Oriako gune hauetan ere ezarri behar dira” zehazten du Morcillok.
Aurrekariak
Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2009ko irailaren 2an, Lasarte-Oria zeharkatzen duen N-1 errepidean zarataren kontrako pantailak jartzea erabaki zuen Zumaburu eta Sasoeta auzoetan. 625 metroko enkantera ezarri zuten eta PSE-EEtik orain, autobide osoan berdina egitea eskatzen diote Foru Aldundiari.