Musika eta dantza umorearekin nahasiak

Txintxarri Aldizkaria 2010ko uzt. 28a, 02:00

Doinu ezagunen bertsio batzuk entzun ahal izan ziren astelehen gauean burutu zen Santa Anako parodian.
Izan ere, Santa Anaren eskaerari erantzunez, aurtengo parodian musika, antzerkia eta umorea nahastu baitira.

Urteko gaiak

Rediogenes Sindromepean Etxebete eta Pinotxeta Marditoparne Ponmarpormedio ziren akusatuak.
Atez ateko zabor bilketaren proiektua bertan behera uztea, TDTarekin edo txakurren gorotzekin negozioa egitea, alkate aldaketa... izan ziren akusatuei egotzitako karguetako batzuk.
Horretarako, fiskalak bere testiguak deitu zituen. Konstantzia Patxadahandia Ezbetirako edo Afrodita eta Leopardo herritarren kexak ezagutu ahal izan genituen horrela.
Baina ez ziren haien kexak jakin arazi zituzten, bakarrak San Pedro ere jaitsi baitzen herriko jaien egun aldaketa eta greba orokorra dela eta.
Honetaz gain, hurrengo urteko hauteskundeetarako erabiliko duten kanpaina berezia erakutsi zuen emakume kuadrilak, hala nola, bigarren etxebizitza erosten duenari, BOE bat doan.
Defentsak testigu sorpresa ere aurkeztu zuen, alkatea, Tipulas jauna. Kargua berea izatearen arrazoiak azaldu zituen.
Gauzak horrela, akusatuak erruduntzat hartu zituen Basajaunek eta deabruak oholtzan dantza egin era gero, sutara bota zituen.

Parodia irudietan

Aurtengo Parodiako argazki gehiago ikusteko, argazki albumetara jo eta bertan aurkituko dituzu parodia musikal honetako momentu garrantzitsuenak.