Abuztuaren 13tik 15era, Bratislavako kanalean Europako Slalom mailako txapelketa lehiatu zen eta Maialen Chourraut herritarrak zazpigarren postua lortu zuen.
Maialenek ez zuen denborarik izan kanalari egokitzeko eta gainera, piragua aldatu berri du. Bere orrialdean dioen bezala, “txapelketa hau erronkaz beteta zegoen niretzat. Piragua duela bi aste aldatu dut, ordu dezente egin ditugu Taccenen entrenatzen eta Bratislavan ordu eta erdi bakarrik izan dugu. Hasieratik nekien zail izango zela lehiaketa ona egitea.”
Gauzak honela, sailkapeneko lasterketan hamargarren postua lortu zuen eta final erdietan, laugarren denbora egin zuen.
Tamalez, finalean kanalaren bigarren zatian akats dezente egin eta 50 puntuko zigorra jarri zioten. Egoera horrek zazpigarren postua eman zion palista lasarteoriatarrari.