Lasarte-Oriako bederatzi lekutan jarri da edukiontzi laranja. Atsobakar-eko biribilgunean, Antxota Kalean, Buruntza kalean, Geltoki kalean Kultur etxe parean, Hipodromo Etorbidean, Kale Nagusia Zaharren Etxean, Loidi Kaleko 16-17an, Oztaran-eko biribilgunean eta Basaundi Bailara kaleko 7an.
Soilik plastikozko botilak erabiliko dira olioa gorde eta botatzeko eta olioz betetako plastikozko ontziak ondo itxita bota beharko dira. Hori eskatu dute Udaleko Ingurumena, Kontsumo, Merkataritza eta Osasun Departamentuko ordezkariek. Herritarrei iraunkortasunaren alde egiteko eta apustu hori indartzeko eskatzen die Udalak, batetik hondakinak bereiziz eta bestalde ahal den neurrian hondakinen sorrera txikiagotuz.
Sukaldeko arraskatik edo komuneko zulotik botatzen den olio apurrak milaka litro ur kutsatzen ditu. Eta erraz konpondu daiteke arazo hori. Sukaldean erabilitako olioa, plastikozko ontzietan jaso beharko dute lasarteoriatarrek, ontzia ondo itxi eta edukiontzi laranja hauetan bota edo asteazkenetako merkatuan San Markos-eko mankomunitateak jartzen duen furgonetara eraman.
Beraz, sei edukiontzi ezberdin daude momentuz Lasarte-Orian. Zaborra botatzeko berdeez gain, papera, bidrioa eta plastikoa botatzeko edukiontziak, pilak botatzeko edukiontzi berezi horiak eta jarri berriak diren olioa biltzeko edukiontzi laranjak.