Lasarte-Oriako herrian, duela aste batzuk, argiteri kable lapurreta ugari egin ziren mugimendu gutxi dauden eremuetan, hain zuen ere, Arranbide-Tribuna paseoan, Zumaburu auzoko ibai aldean eta Azkorte bidean. Honen ondorioz, Udalak 48.000 euro baino gehiagoko galera izan duela jakitera eman du.
Era berean, Zumaburuko ibai ondoko parkean, ureztaketako 100 metro kable ostu zituztela ere aditzera eman du.
Gauzak honela, lapurreta gehiago ekidite aldera, Udalak eremu batzuetako zaintza zorroztu du.