Soilik plastikozko botilak erabiliko dira olioa gorde eta botatzeko eta olioz betetako plastikozko ontziak ondo itxita bota beharko dira. Hori eskatu dute Udaleko Ingurumena, Kontsumo, Merkataritza eta Osasun Departamentuko ordezkariek. Herritarrei iraunkortasunaren alde egiteko eta apustu hori indartzeko eskatzen die Udalak, batetik hondakinak bereiziz eta bestalde ahal den neurrian hondakinen sorrera txikiagotuz.
Sukaldeko arraskatik edo komuneko zulotik botatzen den olio apurrak milaka litro ur kutsatzen ditu. Eta erraz konpondu daiteke arazo hori. Sukaldean erabilitako olioa, plastikozko ontzietan jaso beharko dute lasarteoriatarrek, ontzia ondo itxi eta edukiontzi laranja hauetan bota edo asteazkenetako merkatuan San Markos-eko mankomunitateak jartzen duen furgonetara eraman. Merkatuko bilketa zerbitzua ez da kenduko eta orain arte bezala jasoko dira hondakin bereziak asteazkenetan goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean, besteak beste, olioak, pinturak, bonbillak, etxeko tresna txikiak, erradiografiak, telefono mugikorrak, pilak, informatikako eta argazkilaritzako materiala, CDak, tonerrak eta bideoak...
Beraz, sei edukiontzi ezberdin daude momentuz Lasarte-Orian. Zaborra botatzeko berdeez gain, papera, bidrioa eta plastikoa botatzeko edukiontziak, pilak botatzeko edukiontzi berezi horiak eta jarri berriak diren olioa biltzeko edukiontzi laranjak.
Merkatuan biltzen diren hondakinen zerrenda
Hondakin bereziak biltzeko zerbitzua asteazkenetan merkatuan eta hileko azken larunbatean Urbil merkatal-gunean eskaintzen da. Zehatz-mehatz hileko 1., 2., 3., eta azken asteazkenetan 9:00-13:00 bitartean merkatuan eta hileko 4. larunbatean eta baldin badu bosgarrenean 11:00-14:00 eta 15:00 -19:00 bitartean Urbil-en.
San Markos-eko furgonetan utzi daitezkeen hondakinen zerrenda: sukaldeko olioak; pintura, bernizak, disolbatzaileak, kolak…; bonbila halogenoak eta kontsumo baxukoak, fluoreszenteak; etxetresna elektriko txikiak; telefono mugikorrak; garbiketarako produktu kimikoak; termometroak; informatikako materiala; pilak eta bateriak; aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak…; auto-olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak…; kamerak eta argazkilaritza-materiala; erradiografiak; herbizidak eta intsektizidak; inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak; jostailu elektrikoak eta elektronikoak; Cdak, DVDak, bideoak…