Honetan, Zumaburu auzoko Zumaburu kaleko bidegurutzetik Ola kaleko 10. zenbakiraino egon da itxia, irailaren 30era arte.
Lanek eragin dituzten zirkulazio aldaketei dagokionez, Zumaburu kalea jatorriz zuen zentzura bueltatu da, Ola kaletik sartuta eta Zumaburuko elizatik aterata.
Erribera kaleko atzeko bidea, ibai ondoa, berriz, bi zentzutakoa da bertakoentzat, eta asteazkenetako merkaturako sarrera-irteera ere bada.
Hori dela eta, bide honetan aparkatzea debekatuta dago lanak amaitu arte. Alternatiba moduan, Ganbo eta Andapa kaleak prestatu dira aparkaleku bezala.
Basaundi bailara
Era berean, Basaundi bailaran egiten ari diren lanak direla eta, abuztuaren 30etik irailaren 17ra arte, Zirkuitu ibilbideko errepidean zentzu bat itxi da eta zirkulazioa semaforoen bidez zuzendu da.
Gauzak honela, Alkatetzak barkamena eskatu nahi du sortu daitezkeen eragozpenengatik.