Olioa botatzeko soilik plastikozko botilak erabiltzeko eta olioz betetako plastikozko ontziak ondo ixteko eskatu dute Udaleko Ingurumena, Kontsumo, Merkataritza eta Osasun Departamentuko ordezkariek. Herritarrei iraunkortasunaren alde egiteko eta apustu hori indartzeko eskatzen die Udalak, batetik hondakinak bereiziz eta bestalde ahal den neurrian hondakinen sorrera txikiagotuz.
Horretarako, sei edukiontzi ezberdin daude momentuz Lasarte-Orian. Zaborra botatzeko berdeez gain, papera, bidrioa eta plastikoa botatzeko edukiontziak, pilak botatzeko edukiontzi berezi horiak eta jarri berriak diren olioa biltzeko edukiontzi laranjak. Hauek jartzeko orduan erabili duten irizpidea herritarrengandik ahalik eta hurbilen eta herritarrentzat toki erosoan jartzea izan da. Asko beste edukiontzien ondoan jarri dira.
Olioa oso kutsakorra
Sukaldeko arraskatik edo komuneko zulotik botatzen den olio apurrak milaka litro ur kutsatzen ditu, ibai eta itsasoan. Eta erraz konpondu daiteke arazo hori. Sukaldean erabilitako olioa, plastikozko ontzietan jaso beharko dute lasarteoriatarrek, ontzia ondo itxi eta edukiontzi laranja hauetan bota edo asteazkenetako merkatuan San Markos-eko mankomunitateak jartzen duen furgonetara eraman. Gero olioa biodiesela egiteko erabiliko da.
Merkatuko bilketa zerbitzua ez da kenduko eta orain arte