Lista horiek Udaletxeko Ekonomiako, Ogasuneko eta Ondareko sailean dagoen iragarki-taulan kontsultatu daitezke.
Erreklamazioa
Behin behineko zerrenda ikusgai egongo da hamabost eguneko epean, herritarrek aztertu eta erreklamazioak formula ahal ditzaten. Epe hori hurrengo irailaren 17an amaituko da.
Parte-hartzaileen behin betiko zerrendetan onartua izateak, ez du esan nahi ezarritako baldintzak eta eskakizunak betetzen direnik, horiek, behin behineko adjudikatario gertatuz gero, kontratuak sinatu aurretik egiaztatu beharko dira.
Jarraipena webgunean
Zerrenda hori bera Udalaren webgunean, www.lasarte-oria.org orrialdean ikusi ahal izango da.
Era berean, hemendik aurrera, udalak jakin arazten duenez, espedientea kontsultatzeko biderik errazena eta bizkorrena webgunea izango da.
Bertan BPE-Babes publikoko etxebizitzak atalera jo eta Kontsulta ezazu zure egoera loturan NAN zenbakia eta bakoitzari dagokion eskaeran kode-zenbakia jarri beharko dira espedientean sartzeko.