Aterpea elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak gogoratu nahi die herriko saltokiei lekua libre dagoela III. Stock eta Saldoen Ferian parte hartzeko .
Azoka berezi hau irailaren 25 eta 26an egingo da, Michelin Kirol guneko pilotalekuan. Larunbatean, hilaren 25ean, 10:00etatik 20:00etara egongo da irekia, eta igandean 20:00etan itxiko da.
Bertan bere produktua saldu nahi duenak, Aterpearekin jarri behar du kontaktuan, 637 955 030 eta 687 845 623 telefono-zenbakien bitartez, edo itziarirurzun@hotmail.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.