Irailaren 1ean, oporren etenaldiaren ostean, ireki zituen berriro ere ateak Emakumeen Zentro Zibikoak eta egun horretan 2010-2011 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea ireki zen.
Hainbat ikastaro eta ekintza eskaintzen ditu Zentro Zibikoak Lasarte-Oriako emakumeentzat, Batuka, esku lanak, frantsesa, mantentze gimnasia edo tai-chi eta ikasturteko lehenengo hiru hilabetean inauterietako konpartsa prestatzea.
Interesatuak daudenak ostiralera arte, irailaren 10era arte dute ikastaroetako informazioa eskatu eta inskripzioa egiteko goizez, 9:30etik 13:30era eta arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara.