Ikasturte hasiera gainean dugu eta horregatik, Sasoeta-Zumaburu herri ikastetxeko Burunzpe Guraso Elkarteak liburuen banaketa egingo du bihar eta etzi, irailaren 7 eta 8an, Sasoetako eraikuntzan.
Bihar, irailaren 7an, arratsaldean egingo dute banaketa 16:00etatik 17:30etara eta etzi berriz, eguerdian 12:30etik 13:30era eta arratsaldean, 16:00etatik 17:30etara.
Guraso Elkarteak jakin arazten du, liburuak jasotzeko beharrezkoa izango dela, liburuen ordainketaren ordain agiria eta guraso elkarteko kuotaren diru-sartzearen ordain agiria aurkeztea