Herriko areto-futbol txapelketan izena emateko epea zabalik da

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 6a

Ostadar K.F.-k antolatzen duen XXVIII. Areto-Futbol Txapelketa urriko lehen asteburuan hasiko da.
Horregatik, kirol elkarteak izena-emateko epea jada irekita dagoela jakin arazten du.

Izena ematea

Txapelketan parte hartu nahi duten taldeak Ostadarreko bulegora, Geltoki kalea 25 zenbakira hurbildu behar dira dagokien dokumentazioa jaso edo uzteko.
Irailaren 17ra arte izango da zabalik epea eta antolatzaileek adierazi dutenez, epez kanpo ez da talderik onartuko.