Eta Ostadar K.F.ko hiru taldek, Erregional Gorena, Jubenilen eta Kadeteen Ohorezko taldeek denboraldi hasierako partida jokatuko dute.
Erregionalek eta kadeteek kanpoan hasiko dute denboraldia. Joxean Beldarrainen mutilek Amara-Berri taldeari egin beharko diote aurre eta herriko kadeteen taldeak, berriz, Irungo Touring taldeari.
Jubenilei dagokienez, Lasarte-Oriako zaleen laguntza izango dute lehen partida honetan, etxean jokatzen baitute Kotskas-Mariaren Bihotza taldearen aurka.
Aurredenboraldia
Aurredenboraldiari dagokionez, Erregional Goreneko taldeak Idiazabal eta Trintxerperen aurkako partidak jokatu zituen eta hirugarren postua eskuratu zuen Euskalduna taldeak antolatutako XXXVI. Larramendi Torneoan.
Txapelketan Euskalduna eta Tolosa taldeen aurka lehiatu zen Joxean Beldarrainen taldea eta Tolosako taldea, Ohorezko Erregionaleko taldea, atera zen garaile.
Lasarte-Oriako taldeak Euskaldunaren aurka husnako berdinketa lortu zuen; Tolosaren aurka, ordea, 2 eta 0 galdu zuen.
Beste taldeak
Ostadarreko gainontzeko taldeek eta Texas-Lasartearra kirol elkartekoek prestaketarekin jarraituko dute. Izan ere, hurrengo asteetan emango baitiote hasiera denboraldiari, hala nola, Ostadarreko infantil ohorezko taldeak eta infantil txikiak irailaren19ko asteburuan.