Pantaila akustiko gehiago jartzeko asmoa agertu du Aldundiak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 6a

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lasarte-Oria zeharkatzen duen N-1 errepidean pantaila akustiko gehiago jartzeko asmoa agertu du, Loidi kaleko eremuan, hain zuzen ere.
Donostiako Bigarren ingurabideko lanak bukatu eta N-1ean, Irungo norabidean Oztaran auzotik Zabaletako tunelera pantaila akustikorik ez zegoela baieztatu ostean, eremu horretako auzotarrek Udalean eta Aldundian ezarritako salaketen ondorioa da iragarpena.
Bi erakundeen jarrera ona jaso dute auzotarrek eta Aldundiak azterketak egin ostean, pantailak jartzeko proiektu osagarria martxan jarriko duela adierazi du.