Buruntzaldeko Igeriketa Kirol taldeko neska-mutilek gaur hasten dituzte 2010-2011 denboraldia prestatzeko entrenamenduak Udal Kiroldegiko igerilekuan.
Arduradunek jakin arazi digutenez, denboraldi hasieran zehar taldean sartzeko aukera badago oraindik, beraz inor interesaturik egonez gero, haiekin harremanetan jartzea besterik ez du. Izan ere, haur bakoitzaren adinaren arabera dagozkion ordutegiak eta entrenamendu egunak ditu taldeak.
Informazioa nahi duenak 696 506 673 telefono zenbakira deitu, Ruben, edo irailean zehar 18:00etatik 19:30era kiroldegian Borjagatik galdegin dezala.