Ez zuen txapela eraman

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 6a

Jende ugari bildu zen ostiralean Zarautzen ospatu zen Lizardi sariaren finalean. Bertsolari Gazteen XXXIV. Txapelketaren honetan ere Ane Labaka gazte lasarteoriatarra bertan izan zen, txapela lehiatzen. Saioan zehar ondo aritu bazen ere, ezin izan zuen eraman.
Txapela etxera eraman zuena Aitzol Barandiaran ataundarra izan zen, eta bigarrena Jone Uria algortarra. Bertso onenaren saria ere Aitzolentzat izan zen, hamarreko txikian kantatutako bigarren bertsoarengatik.