Lasarte-Oriako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak urriaren 10ean antolatu duen Zaharren Omenaldi eguneko bazkariko txartelak eskuratzeko epea dagoeneko ireki zen atzo.
Bazkarira joan nahi duenak 1944an edo lehenago jaioa eta Lasarte-Orian erroldatua izan behar du.
Era berean, 1944an edo lehenago jaiotakoak ez izan arren, aipatutako baldintzak betetzen dituztenen senar-emazteek ere izena eman ahal izango dute.
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara egongo dira txartelak eskuragarri Villa Mirentxun. Alboko atetik sartu behar dira interesatuak eta irailak 17, ostiralera arte eskuratu ahalko dira gonbitak. Hauek jasotzeko NAN aurkeztu behar dela gogoratzen du Udalak.