Arratsaldeko 16:00etatik goizeko ordu txikiak arte, hainbat talde entzun ahalko dira herriko eszena toki berri batean, parapeto ondoan dagoen anfiteatroan, hain zuzen ere.
Antolatzaileek azaldu digutenez, jaialdia 15:00etan irekiko ditu ateak, “ordu betez musikarekin girotuko dugu eta gero kontzertuak hasiko dira.”
Estilo desberdinak
Hilotz, Two mules and a rainbow, Odolaren mintzoa, Ydilia, Flashback, Dirty eyes, Zephyr eta Black Absenthe. Herriko, zein kanpoko taldeak izango dira rock, punk eta metal estiloa nahasiko dituen jaialdi berri honetan.
Antolatzaileek gonbitea egiten diete herriko gazteei parapetora hurbildu eta jaialdian murgiltzeko.