Yogari buruzko hitzaldi sorta ikasturteari hasiera emateko

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 9a

Urtero legez, Lasarte-Oriako "Sanatana Dharma" Yoga Eskolan, kurtso berriari hasiera emateko hitzaldi saioa antolatu da Yogaren inguruan.
Jardunaldiak hurrengo astean izango dira Eskolak Zumaburu kaleko 12. zenbakiko baxuan duen egoitzan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira ekintza guztiak eta doakoak dira gainera.
Hala ere, astelehenean, hitzaldia baino lehen, 18:00etan, mantra eta meditazio saioa egingo da. Honen ostean, La interpretación de los cuentos hitzaldia entzun ahalko da, Akarpanik eskainiko duena.
Asteartean, Alfredo Iglesia Druvak ¿Qué es el Yoga? azalduko du; asteazkenean, berriz, El negocio de Yoga documentala ikusiko da eta ostean, solasaldia egongo da; ostegunean, aldiz, Juan Jose Urbieta Vashistak Espiritualidad y religión hitzaldia eskainiko du eta azkenik ostiralean, Jesus Lopez Brihaspatiren eskutik La ciencia de lo particular hitzaldia entzungo dute egoitzara hurbiltzen direnek.

Hastapen ikastaroa

Bestalde, Yoga hastapen ikastaroa ere eskainiko dute hilaren irailaren 20tik 31era.
Zortzi saio teoriko praktiko izango dira, 19:00ak eta 20:30ak bitartean eta hasiberrientzat oso gomendagarria dela adierazi digute Yoga Eskolakoek.
Kurtso honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahiez gero 685 773 081 telefono zenbakira hots egin edo karmainhoa@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali.