“Oporrak Bakean” egitasmoari esker, esperientzia, kultura, hizkuntza eta ohitura desberdinak bizitzeko aukera izan dute bi hilabete hauetan.
Ekintzak eta osasuna
Gainera, Lasarte-Orian egon diren haurrek Andoainen hartu dituzten Saharako haurrekin taldea egin eta hauekin batera, hamaika ekintza egin eta gure inguruak ezagutu dituzte.
Kirola eta txangoak nagusi izan dira txoko berezi hauetako egitarauan.
Igeriketa ikastaroa egin zuten herriko igerilekuan eta Andoainen Euskaldunaren talde baten aurka partida jokatu zuten.
Dah Salamak azaldu digunez, hemen dauden futbol zelaiak gustatu zaizkio gehien eta hala ere, oporraldi honetan futbolera gutxi jokatu direla kexatu da. Txangoei dagokienez, Urnietako igerilekura, Aquariumera edo hondartzara joan dira. Irlara egin zuten txangoan karramarroak harrapatu zituztela ere aipatu digu Dah Salamak.
Baina aisiaz gain, haurren osasuna ere kontuan izaten da egitasmo honetan. Horregatik, haurrei azterketa medikoa eta oftalmologikoa egiten zaie hemen daudenean.
Agurra
Bidaiaren bezperan batzuk pena handia dute harrera familia utzi behar zutelako. Dah Salamak adibidez hemen geratu nahi duela aitortu digu: “Saharan bero gehiegi egiten du” esan du.
Besteak aldiz, etxera bueltatzeko irrikitan daude. Galiak, esate baterako, Sahara nahiago duela aipatu du.