Omenaldiaren inguruan antolatzen diren ekitaldien barruan, Michelingo Kirol gunean ehundaka pertsona adindu biltzen dituen bazkaria dago.
Bazkari honetara joateko gonbita behar da eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak atzo ireki zuen txartela eskuratzeko epea.
Baldintzak eta ordutegia
Bazkarira joan nahi duenak bi baldintza bete behar ditu, 1944an edo lehenago jaioa eta Lasarte-Orian erroldatua izan behar du.
Era berean, 1944an edo lehenago jaiotakoak ez izan arren, aipatutako baldintzak betetzen dituztenen senar-emazteek ere izena eman ahal izango dute.
Txartelak astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara egongo dira eskuragarri Villa Mirentxun, irailak 17, ostiralera arte.
Gonbitak lortzeko eraikuntzako alboko atetik sartu eta bere NAN aurkeztu behar du interesatuak.