10 Saharako haurren agurra

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 10a

Urtero legez, Oporrak Bakean egitasmoari esker, Saharako haur multzo bat etorri da gure herrira oporrak igaro eta bere herriko baldintza latzetatik urruntzeko. Aurten zazpi haur izan dira bi hilabetez gure artean egon direnak. Egun hauetan gertakari eta bizipen ugari izan dituzte eta haiekin bildu gara, hain juxtu irteeraren bezperan, oporraldi hauei buruz gehiago jakiteko.

Dalahi, Dah Salama, Brahim, Fahda, Umu-jutha, Ma- Alinin eta Galia Saleh dira gure herrian udara igaro duten Saharako zazpi haurrak.
“Oporrak Bakean” egitasmoari esker, esperientzia, kultura, hizkuntza eta ohitura desberdinak bizitzeko aukera izan dute bi hilabete hauetan.