LOKEko gimnastika ataleko neskek, aurrebenjaminetakoak izan ezik, larunbatean burutu zuen bere lehenengo entrenamendua.
Maite Rueda, Amaia Calvo eta Naiara Cid dira gimnastikako taldearen arduradunak aurten ere.
Entrenamenduetako ordutegia honako hau izango da, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara; larunbatetan, benjaminak 12:00etatik 13:00etara eta beste mailak, 12:00etatik 14:00etara.
Arduradunek azaldu dutenez, aurrebenjaminak urriaren 2an hasiko dira eta larunbatetan izango dute bere saioa, 11:00etatik 12:00etara.
Izena emateko entrenamendu orduetan kiroldegira gerturatu edo 676 872 029 telefono zenbakira deitu behar du interesatuak.