Jesus Zaballos alkateak azaldu duenez, “iaz, San Pedroetan Jon Tecedorri egindako omenaldian sortu zen idea eta orain martxan jartzea erabaki dugu.”
Halterofilia bultzatu
Kirol minoritario den halterofilia Euskal Herrian bultzatzea du helburu Lasarte-Oriak sortu duen dirulaguntza honek.
Baina horretaz gain, “Jon Tecedorrek kirol horretan izan zuen garrantzia Euskal Herriko txoko guztietara eramango du, baita gure herriaren izena ere,” aipatu du alkateak.
Era honetara, Lasarte-Oriako Udalak bekak denboran zehar iraun dezan espero du.
Diru laguntza
Halterofilian etorkizun handia duten kirolari federatuei laguntzeko sortu da Jon Tecedor beka. 2010-2011 denboraldian, Laguntzaren zenbatekoa 1200 eurotakoa da eta Goi-mailako Halterofilia Campusean egonaldia ordaintzeko erabili beharko du onuradunak.
Baldintzak eta epaia
Euskadin federatuak eta profesional ez diren halterofiloek eskatu dezakete dirulaguntza hau.
Honetan, kirolariek 2010eko abuztuaren 1etik 2011ko ekainaren 30era izan dituzten kirol-arrakastengatik edo parte hartzeengatik puntuak izango dituzte.
Puntuak ez dira gehituko, hau da, maila goreneko lehiaketako puntuak izango dira kontuan.
Honetaz gain, emakumeei 5 puntu gehituko zaizkie. “Emakume gutxi daude halterofilian eta horien artean kirol hau sustatzeko egin dugu bereizketa hau,” azaldu digu Zaballosek.
Hala ere, Lasarte-Oriako alkateak, Lasarte-Oriako kiroletako batzorde buruak, Tecedor familiak izendatutako ordezkaria eta Euskadiko Halterofiliako Federazioaren ordezkaria osatutako epaimahaiak erabakiko du dirulaguntzaren onuraduna nor den. “Berdinketa baldin badago, dirulaguntza banatuko litzateke,” adierazi du Lasarte-Oriako alkateak.
Eskaera
Gipuzkoako Lurralde Historiko Aldizkari Ofizialean, Lasarte-Oriako Udalaren eta Euskadiko Halterofiliako Federazioaren webgunean argitaratuko dira laguntza hauetako baldintzak.
Horren ostean, eskaera egin nahi dutenek, Lasarte-Oriako Udalaren eskaera orria bete eta horrekin batera, bekaren baldintzetan zehazten diren dokumentuak aurkeztu behar ditu.