DBHko ikasketak egin nahi dituztenek azken egunak dituzte izena emateko

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 13a

Lasarte-Oriako Helduen Hezkuntza Zentroak eskaintzen dituen kurtso eta tailerretan matrikula epea irekia dago jadanik.
Era berean, zentroak DBHko ikasketak egin nahi dituzten herritarrei jakin arazten die, izena emateko azken eguna irailaren 16a, osteguna dela.
Edozein kurtso edo tailerretan inskripzioa egin edo horiei buruzko informazioa biltzeko Helduen Hezkuntza Zentrora, Zumaburu auzoko eskolako 3. solairura hurbildu behar dira interesatuak.